Ezagutu Urola Garaia

EZKIO-ITSASO, LEGAZPI, URRETXU, ZUMARRAGA

Gipuzkoaren bihotzean kokatuta dago, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magaletan, eta probintziako hiriburuetatik 45 minutura. Urola Garaiko eskualdeak ondare industrial aberatsa du bereizgarri, baina ibilbide kulturalak, mendi-bideak eta turismo-erreferenteak ere eskaintzen ditu: Antioko baseliza, Igartubeiti Baserri Museoa, Toursko San Martin, Mirandaolako burdinola… Horrez gain, produktu gastronomiko aukera zabala eta jai eta ospakizun ugari ere aurki ditzakegu, benetako Gipuzkoa ezagutu nahi duten guztien gozamenerako.

Hiru tenpluen ibilbidea. Ignaziotar lurraldea. Zumarraga.
Historian zehar ibilbidea, non gure industria ondarea eta baserriaren funtsa ezagutu dezakezun
Ezagutu gure eskualdea zaldiz, btt-z, paisaia interpretatuz edo abentura ekintzak burutuz.
XVI Mendeko dolarea. Arbasoen sagardoa lantzeko prozesua. Ezkio-Itsaso.
Irimo eta Beloki mendi inguruetako natur ibilbideak, Loiolara gerturatzen gaituen 16 km.ko Bide Berdea, Aizkorri-Aratz parke naturalak, Gaztaren Bidea edo Ignaziotar bideak Gipuzkoa Berdean kokatzen gaitu.
Bertako 10 museo baino gehiagotan, bisita gidatuetan, parte zaharretan eta tailer didaktikoetan aurki daiteke.
  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA