Anduagako Santa Luzia baseliza

24/10/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso
  • Deskribapena:
    Se halla al pie de la carretera que conduce de Zumarraga a Beasain junto a la picota medieval de Santa Lucia

Baseliza ezaguna da, haren inguruetan egin zituztelako lehenengo azokak, geroago Urretxura eraman bazituzten ere.

Zumarragatik Beasain aldera doan errepidearen oinean dago, Santa Luziko Erdi Aroko pikotaren aldamenean, Ezkio herrigunera eramaten duen bidegurutzearen parean ia.

Erretaula polikromatua du erdian, eta lehenengo pisuan Santa Luziaren irudia ikus dezakegu, haren bizitzaren behe-erliebe batzuekin. Bigarren pisuan, berriz, gurutzea eta Ama Birjinaren eta San Juanen irudi batzuk ageri dira.

Baselizari buruzko informazioa bilduta dago 1585etik. 1620ko kontratu batek Aguraingo Prudencio Garcia de Andoain bizilagunari agindu zizkion erretaula eta Santa Luziaren irudia margotzeko eta urreztatzeko lanak.

Erdi Aroan, zazpi abere-azoka garrantzitsu zeuden Gipuzkoan: Larraitz (Abaltzisketa), Iturriozko San Juan (Aia), San Balero (Arrasate),  Oñazeko San Joan (Azpeitia), Elosuako San Andres (Bergara), Lierni (Mutiloa) eta Santa Luzia. Horietan guztietan daude baselizak.

1726an, udal-errejidoreek goi-autoritateen aurrean salatu zuten azokara bertaratzen ziren merkatariek eta tratulariek baseliza erabiltzen zutela, ez zegoelako beste estalperik inguruetan. Beraz, Urretxun bildutako Gipuzkoako Batzar Nagusiak horrela ebatzita, inor bizi ez zen tokietan azokak egitea debekatu zen. Hala, Santa Luzia azoka famatua (abenduaren 13an) Urretxura eraman zuten, hasieran, eta Zumarragara, gero. Gaur egun bi herrien artean egiten da.

1984an, baseliza berritu zen. Dorrea 1906koa da.

San Pedro jaiegunean meza eta herri-jokoak egiten dira.


Harremanetarako

Anduagako Santa Luzia baseliza

Ezkio-Itsaso

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Ermita de Santa Lucía

loading map - please wait...

Ermita de Santa Lucía
43.068465, -2.284920
Ermita de Santa Lucía, Anduaga
Ezkio-Itsaso

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA