“Askatasun Egarria” mausoleoa. 1981

23/10/2012
  • Herria:
    Urretxu

1977an, Iparragirre Uruguaitik bueltatu zen urtearen mendeurrena ospatzeko helburuz, Alvaro del Valle Lersundi Fundazioak euskal artisten lehiaketa deitu zuen, kantautoreari zor zitzaiona emango zion hilobia eraikitzeko.

Jose Vicente Lasa urretxuarrak aurkeztutako proiektua izan zen irabazlea. Lanak haritz baten gerizpean zegoen trikuharria irudikatzen zuen, eta bertatik lauburu bat ernetzen zen. Trikuharria altzairu herdoilgaitzean egina dago, eta estalki zabala du, sei hankaren edo euskarriren gainean (formak gitarra ekartzen du gogora). Euskarrietako bakoitzak euskal probintzia baten ezkutua du grabatuta. Estalkitik lauburu erraldoia irteten da zerurantz, mausoleoaren aldamenean landatu zen Gernikako Arbolaren ernamuinerantz lebitatuko balu bezala.

“Askatasunaren Egarria” izeneko mausoleoa 1981eko maiatzaren 5ean inauguratu zen, Iparragirreren heriotzaren urteurrena aprobetxatuz. Euskadiko autoritaterik gorenak bertan izan ziren. Gainera, herri osoak omenaldia egin zion: lau herriko semeek bizkarrean eraman zituzten haren arrastoak, Osoko Bilkuren aretotik hilerriraino.


Fullscreen-Logo
Mausoleo “Askatasun Egarria”. 1981

loading map - please wait...

Mausoleo “Askatasun Egarria”. 1981
43.096373, -2.316683
Mausoleo “Askatasun Egarria”. 1981

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA