Brinkolako San Agustin baseliza

24/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Deskribapena:
    Tiempo atrás, ocupó el nicho principal una curiosa imagen de San Agustín.

Antzina, San Agustinen irudi bitxi bat zegoen horma-hobi nagusian. Egia esan, San Antonioren irudia zen, San Agustinez mozorrotuta.

Haren arropak beltzez eta zuriz margotu zituzten, “kamuflatzeko”, eta begitartea gogortzeko asmoz hainbesterainoko bizarra margotu zioten ezen aurpegia ia grisa geratu zitzaion. Herritarrek diotenez, San Agustinek ama zuria eta aita afrikarra zituen, eta, horregatik, artistak bi koloreen arteko nahasketa erabiltzea erabaki zuen, santuari sinesgarritasun handiagoa emateko.

Auzoa burdinolen sehaska izan da beti, eta elizak ez du interes artistiko handiegirik izan, nahiko modernoa baita. Gainera, duela 20 urte irudi zaharra kendu eta haren ordez gaur dagoena jarri zuten.

Aitzitik, “U” itxurako koru interesgarria dauka: lau maila ditu, eta Lapurdin oraindik ere mantentzen diren koruak gogorarazten dizkigu.

San Agustin egunean ospatzen dira jaiak, abuztuaren 28an. Egun horretan, patroiaren erlikiari muin ematen zaio, eta joko eta festa herrikoiek girotzen dute eguna: bertsolariak, trikitilariak, bola-jokoak…

Harremanetarako

Brinkolako San Agustin baseliza

20220 Legazpi

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Ermita San Agustín, Brinkola

loading map - please wait...

Ermita San Agustín, Brinkola
43.018439, -2.335426
Ermita San Agustín, Brinkola
20220 Legazpi

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA