Euskal Burdinaren Museoa

18/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Helbidea:
    Mirandaolako Parkea, Legazpi. Gipuzkoa.
  • P.K.:
    20230
  • Tel.:
    943730428
  • E-maila:
    mirandaola@lenbur.com
  • Web:
  • Ordutegia:
    Ekainaren 15etik irailaren 15era, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Bisita gidatuak: 13:00 eta 17:00 asteartetik larunbatera. Igandeetan burdinola martxan bisita berezia eta pintxo ferron. Euskaraz 12:00 eta gaztelaniaz 13:00. (Aste Santutik Irailera arte).Irailaren 16tik Ekainaren 14ra arte: asteartetik igandera 10:00-14:00 (astelehena itxita)
  • Deskribapena:
    Museoa Mirandaolako Parkearen sarreran kokatzen da, eskualdeko leku turistikorik erakargarrienetarikoan, hain zuzen. Museoa lau zati ezberdinetan banatzen da: haizeolak, gurpil hidraulikodun burdinolak, meatzeak eta txondorra besteak beste.
  • Tarifak:
    Doan.
  • Bisita gidatuak:
    Bisita gidatuak Mirandaolako Burdinola eta kapera biltzen ditu. 7 eurotan helduentzat eta 3 eurotan haurrentzat. Burdintxo egunak igande batzuetan egin ohi dira, baina txanda hartzeko aurrez abisatzea komeni da (943 73 04 28). Igandeetan bisita berezia egon ohi da, burdinola martxan jartzen da eta olapintxoa banatzen dute olagizonek. 12:00etan euskaraz izaten da eta 13:00etan, aldiz, gaztelaniaz. (Aste Santuetatik irailera arte). Taldeentzako bisitak urte osoan egiten dira. Familientzat bisita bereziak, Burdintxo Egunak, aurrez kontsultatu egin behar dira. (943 73 04 28)
  • Beste zerbitzu batzuk:
    Museoan beste zerbitzu turistiko batzuk aurkitzen dira, hala nola, Turismo Bulegoa, Mirandaolako jatetxea, merenderoak, auto-karabanentzako parking bat, Pastain agroturismoa, parke handi bat eta frontoia, beste askoren artean. Museoa Burdinolen Ibilbidearen atea ere bada, eskualdeko ibilbiderik polit eta didaktikoenetariakoa, Ur-Ola ibaia jarraituz paisaiaz jabetuko gara, burdinolen jabeen dorretxeak ikusiko ditugu, presak, kanala, pago lepatuen basoa, besteak beste (Mirandaolako Tursimo bulegoan planoa eskatu).
  • Deskribapen txikia:
    Burdinak Euskal Herrian izan duen garrantziaz jabetzeko eta jakin miaa pizteko bisitak egiten dira. Museoko sarrerak beste bi gune bisitatzeko aukera eskaintzen du: Mirandaolako Burdinolara eta Mirandaolako Gurutze Santuraren mirariak leku hartu zuen kaperara bisita.
Fullscreen-Logo
Museo del hierro vasco

loading map - please wait...

Museo del hierro vasco
43.036662, -2.337255
Parque de Mirandaola.

Legazpi. Gipuzkoa

943730428

mirandaola@lenbur.com

www.lenbur.com

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA