Ezkioko gurutzadura

24/10/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso

Ezkiok bi gurutzadura ditu, eta honako hau herrigunean dago, Apaiztegi baserriaren aldamenean.

Hareharriz egina dago, oso-osorik, bi harmaila borobilen gainean, eta lau angeluko idulkia du. angelu bakoitzak landutako erronbo horizontala du.

Fustea zilindro-formakoa da, 2,33 metrokoa, eta azalera ildaskatua du.

Kapitela korintoarra da, akanto-hostoek apaindutakoa. Gurutzea lauki-formako mozketa bat da. Aurrealdean, Jesus gurutziltzatua irudikatzen du, eta atzealdean, berriz, Andre Maria, umea besotan duela.

Gurutzadurak 4,50 metro neurtzen ditu.

Fullscreen-Logo
Crucero de Ezkio

loading map - please wait...

Crucero de Ezkio
43.079548, -2.275626
Crucero de Ezkio

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA