Gipuzkoa berdea

24/10/2012
  • Deskribapena:
    5 eskualde eta proiektu bera. Sor ezazu plana http://www.gipuzkoaberdea.com gure Webean

1999an jarri zen martxan Gipuzkoa Berdea turismo-proiektua, eta urte hartako udazkenean marka moduan egonkortu zen. Parte-hartzaileak Gipuzkoako bost eskualdeak izan ziren: Tolosaldea, Goierri, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena. Marka honek sare moduan funtzionatzen du. Izan ere, eskualdeak elkarren artean lotu eta esperientziaren nahiz planen gaineko baliabide guztiak lau ardatz hauen inguruan biltzen ditu: natura, kultura, enologia eta gastronomia eta jaiak.
Halaber, bi sustapen- eta salmenta-modu barneratu ditu: turismo-helmuga (Tolosaldea eta Goierri) eta turismo-produktua (Hiru Tenpluen Ibilbidea).

Hartzaileak
Proiektu honen hartzailea Gipuzkoa Berdea markarekin egindako sustapen-jardueretara (azokak, karpak, etab.) bertaratzen den edonor izan daiteke, eta, ziurrenik, baita Gipuzkoa berdea osatzen duten eskualdeen (Tolosaldea, Goierri, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena) informazio-guneetara joaten den edozein ere.


  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA