Iparragirreren monumentua (1890)

23/10/2012
  • Herria:
    Urretxu

Koblakariaren omenez eraikitako estatua da, Francisco Font y Pons eskultoreak egina. Iparragirre plazan dago, eta herri-erakundeek ordaindu zuten, Euskal Herriko herritarren eta La Habanako eta Buenos Aireseko euskaldunen laguntzarekin (batik bat, azkenekoen laguntzaz).

Carrara marmolezko estatua bat da, tamaina naturalekoa, eta oinarria Mañariako harrobietako harriekin dago egina. Lauza edo zokaloa hareharrizkoa da, eta burdin hesi batek ixten du monumentua. Oinarria, berriz, Zumarragako Dionisio Achak egin zuen, eta Gipuzkoako armarria darama aurrealdean.

Elizara ematen duen aldean, honela irakur daiteke: “Jose Maria Iparragirre bere jaioterriak Euskal Erri guztiak baita ere erbesteetan sakabanatutako euskaldunak eskeintzen dioten oroipen au MDCCCLXXXX”. Eskuinaldean, aldiz, beste honela dio: “Euskal Erriaren oroipena”. Ezkerrean, gitarra eta musika-paper batzuk daude, eta horietan, “Gernikako Arbola” kantaren lehenengo konpasak irakur daitezke. Probintziako ezkutua, alegoriak eta inskripzioak erliebean daude, marmol zurizko lauzetan, eta inskripzioak, berriz, gorriz grabatuta eta margotuta daude, kodex zaharren estilora.


Fullscreen-Logo
Monumento a Iparragirre

loading map - please wait...

Monumento a Iparragirre
43.093580, -2.314017
Monumento a Iparragirre
Urretxu

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA