Andra Maria Jasokundearen Parrokia

24/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Deskribapena:
    Planta basilical, compuesto por tres naves, una central y dos laterales más estrecas y más bajas.

Basilika honek hiru nabe ditu, bata zentrala eta beste bi alboetan, estuagoak eta baxuagoak. Zutabe errenazentistak eta bobeda gotikoak ditu. Aitzitik, interesgarriena da ojibak fustetik ateratzen direla eta ez dutela kapitelik, gurutzeria-bobeda eratuz.

Basilika honek hiru nabe ditu, bata zentrala eta beste bi alboetan, estuagoak eta baxuagoak. Zutabeak estilo errenazentistakoak dira; bobedak, ordea, gotiko estilokoak. Sei zutabeek oinarria eta ildaskarik gabeko fustea dute. Deigarriena, ordea, kapitelik ez izatea da; izan ere, arku zorrotzak zuzenean irteten dira fustetik, palmondo itxuran, eta gurutzeria-bobeda eratzen dute.

Aldare nagusia duela gutxi zaharberritu zuten. Pedro Quintanak egin zuen, egur polikromatuan, eta estilo barrokokoa da. Hiru plano ditu, eta erdiko partean honako hauek gailentzen dira: Sagrarioa kupula itxurarekin, Andra Mariaren Jasokundea, eta Kristo, bizantziar estilora.

Nabeetan honako hauek ikus ditzakegu:

  • Bi aldare, albo banatan.
  • Bi kapera alboetan. Gurutze Santua azpimarratu behar da, guztiz berritua. Sarreran, Mirandaolako gertakariaren irudikapena dago.
  • Lau tumulu:
    • Eloiregiko oinetxekoa, armarria eta inskripzioa dituela. 1645ean berritu zuen Julio de Lazarragak, bere arbasoen oroimenez.
    • Oroitarriko inskripzioak honela dio:
    • Renovóle el Doctor Don Julio de Lazarraga, Caballero de la Orden de santiago, del Consejo de su Majestad y Alcalde de su casa y Corte. Colegial que fue en Sancti Spiritus de Oñati y en santa Cruz de Valladolid y Catedrático de Derecho en propiedad en su Universidad. En memoria del señor Cristobal Perez de Lazarraga, su padre, Contador de su Majestad en su tribunal de Cuentas y de sus ilustres antecesores. Año 1645.
    • Bikuñako orubearena, ezkutuarekin.
    • Bi hilobi, inolako bereizgarririk gabe. Horietako batean Kristoren eskultura dago, estilo arkaikokoa.

Kanpoan, azpimarratzekoak dira:

  • Apaingarri primitibo gisa arreta deitzen dute erradiazio ezberdineko izar-itxurako figuratxoek, arkupeko leiho gotikoetako baten aldamenean. Hilarrien zeinuen garaikoak dira.
  • Kanpandorrea, apaindura gutxikoa eta nahiko pisutsua (barneko bobedak, koroa eta eskailerak bezala) Pedro Carrerak egindakoa. Hargin-maisu hark hamaika eliza egin zituen Gipuzkoan. Kanpaietako bat 1480koa da.
  • Eliz atari zabala, Martin Carrerak egin zuen, Pedro Carreraren semeak, hain zuzen ere.

Bilakaera historikoa

Elizak ez du betidanik oraingo itxura izan: 1407an egin zen, baina ez dakigu haren materialen jatorria zein den. Askotan berritu dute, eta zaharkitutako zati batzuk bota ere bai.

Egoera tamalgarrian egotera iritsi zen: ura eta elurra sartzen ziren teilatuan, gaizki jarritako oholetatik eta dorrea erortzear zegoen.

1700. urtean, bi alboetako hormak eta fatxada lurrera bota ostean, eliza berria berreraikitzen hasi ziren, ederragoa eta handiagoa. 1720ean amaitu zituzten obra-lanak. Egin ziren ekarpen ekonomikoen artean, azpimarratzekoa da Andres Elorza y Guridi jaunak egindakoa.

Eraikina handitzeko eta berritzeko lan ugari egin zituzten: eliz-ataria, organoa, koruko aulkiak, eliza osoko lurzorua.

1960. urte inguruan, 6,5 milioi pezetako aurrekontuarekin ahalik eta gehien zabaldu zen haren edukiera (korugaia, aldareak eta pulpituak kendu ziren), eta Santa Kruz kapera, dorrea (erlojuak eta kanpaiak), teilatua, bataiategia, organoa, eta atzeko gelak zaharberritu ziren.


Harremanetarako

Jasokunde Andra Mariaren Parrokia
Euskal Herria Enparantza
20230 Legazpi

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Parroquia Ntra. Sra. de la Asunción

loading map - please wait...

Parroquia Ntra. Sra. de la Asunción
43.050698, -2.333699
Parroquia Ntra. Sra. de la Asunción
Euskal Herria Enparantza
20230 LEGAZPI

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA