Jauregi Handia- Legazpi etxea

23/10/2012
  • Herria:
    Zumarraga
  • Deskribapena:
    Miguel Lopez de Legazpi Filipinetako kolonizatzailearen jaiotetxea izan zen

Miguel Lopez de Legazpi Filipinetako kolonizatzailearen jaiotetxea izan zen, eta Baldako Jaunak eraiki zuen, kolonizatzailea jaio baino mende batzuk lehenago.

XVI. mende erdian utzi zion nobleen etxe izateari. Orduz geroztik, baserritarren etxebizitza bihurtu zen, eta haren itxura fisikoa aldatu zen, etxeko funtzio berrietara egokitzeko.

XX. mende hasieran oso egoera txarrean zegoen. XIX. mendean jada, Nicolas de Soralucek eraikina desagertzea ekidin zuen, trenbidea igarotzeko eraitsi behar zuten eta.

40ko hamarkadan, “Esteban Orbegozo, S.A.” enpresak gune hori instalazioak handitzeko erabili nahi zuela ikusita, monumentu historiko-artistiko nazional bihurtu zuten. Ordudanik, zenbait berriztapen egin zaizkio, eta 1964an, hispaniar-filipinar museoa ezarri zuen bertan  haren jabeak, Probintziako Aldundiak, alegia.

Gaur egun, Zumarragako kultur jarduera ugari egiten dira bertan, eta, horrez gain, bertan du egoitza Sekundino Esnaola Musika Eskolak.


Fullscreen-Logo
Jauregi Haundia-Casa Legazpi

loading map - please wait...

Jauregi Haundia-Casa Legazpi
43.086505, -2.319564
Jauregi Haundia-Casa Legazpi
Barrio de Artiz
Zumarraga

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA