Kizkitzako Andra Mariaren baseliza

24/10/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso
  • Deskribapena:
    Encima de Itsaso, entre árboles, se encuentra la Ermita de Nuestra Señora de Kizkitza

Itsasoarekin lotura handia du, inguruko basoek egurrez hornitzen baitzituzten kostako ontziola txikiak.

Itsaso herriaren gainean, zuhaitz artean, Kizkitzako Andra Mariaren baseliza dago. Bitxia bada ere, itsasoarekin lotura handia du, nahiz eta itsasotik hain urrun egon. Antza denez, inguruko basoek egurrez hornitzen zituzten kostako ontziola txikiei. Beste batzuk, ordea, beste azalpen bat ematen diote, hau da, baselizaren pareko itsasargiak Gipuzkoako kostan nabigatzen zuten ontziak gidatzen zituela. Dena den, badirudi lehenengoak sinesgarritasun handiagoa duela. Gainera, diotenez, baselizaren jatorrizko irudiak zenbait mirariren protagonista izan zen, eta Bigarren Karlistadan desagertu zen. Haren ordez beste bat jarri zuten; baina zaharberritzeko agindua eman zenean, desagertu egin zen. Azkenean, Errosarioko Ama Birjina jarri zen aldare nagusian, XVII. mende inguruan. Irailaren 8an erromeria herrikoia egiten da, Ama Birjinaren omenez. Baselizaren aldamenean zelai bat dago, mahaiak, erretegia, etab. dituena.

Aldarean, txalupa batean, Ezkio-Itsasoko elizako Errosarioko Ama Birjinaren irudi modernoa dago, eta bertan, irudi zaharra gordetzen da. Itxura denez, herriko inguruetan topatu zen irudia, eta herrira eraman zuten. Irudia desagertu eta hasierako tokian agertzen zen, eta, hortaz, bizilagunek agerkunde horien tokian eraiki zuten baseliza. 1622an eraiki zela diote batzuk. 1959ko abenduaren 28an baselizak su hartu zuen, eta osorik berritu zen 1962an. XX. mende erdira arte, gurutze-bidea egiten zen elizatik baselizaraino, Ostegun Santuan.

Gaur egun, hiru elizkizun egiten dira. Lehenengoa, maiatzean egiten da: goimen kontrako meza edo animalien hazteriaren aurkako meza. Bertan, apaizak herriko soroak bedeinkatzen ditu. Beste biak jaiegun hauei dagozkie: irailaren zortziari bata eta hilaren hurrengo igandeari, bestea. Egun horietan, arratsaldeko seietan gutxi gorabehera, elizkizuna egiten da, eta bertaratzen direnek San Andresen erlikiari muin ematen diote.

Nola iritsi:

Mandubiko bentaren pareko baserritik irteten den pista hartuta, belazea atzean utzi eta basoan sartu ostean, bidea bitan banatzen da. Ezkerreko bidea hartuko dugu, eta eskuineko txabola atzean utzi (Elorri 1988). Bidean aurrera, lau norabideko bidegurutzera iritsiko gara. Eskuinera doan lehena hartuko dugu (“kizkitza” kartela darama). Bideari jarraiki, baselizara iritsiko gara zuzenean. Azkeneko 100 metroak gogorrak dira, eta lasaitasunez hartzea komeni da. Ibilbideak apenas 20 minutu irauten ditu, Bentatik. Baselizatik ikuspegi zoragarriak daude: Garin, Astigarrieta, Ezkio, Gabiria, Txindoki eta Aralar, Mandubia, etab.


Harremanetarako

Kizkitza Andra Mariaren baseliza

Ezkio-Itsaso

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Ermita Ntra. Sra. de Kizkitza

loading map - please wait...

Ermita Ntra. Sra. de Kizkitza
43.082869, -2.254472
Ermita Ntra. Sra. de Kizkitza
Ezkio-Itsaso

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA