Lakiola landa-kanpina

22/10/2012

Kanpalekua 750 m2 dituen orube lau batean dago, eta 20 pertsonarentzako edukia dauka, gehienez ere.

Gunea bost lursailetan banatuta dago:
1. lursaila kanpadendak jartzeko erabiltzen da
2., 3. eta 4. lursailetan, karabanak, autokarabanak, furgonetak, etab. jar daitezke.
5. lursailean, egurrezko etxola bat dago. 20 m2-ko azalera dauka, gutxi gorabehera, eta 4 pertsonari ostatu emateko prestatuta dago.

Zerbitzu komunak:
– Edateko ur hotza eta beroa doan, dutxetan eta harrasketan.
– Mikrouhin-labe komuna doan.
– Baserriak garbiketa-produktuak, elikagaiak eta telefono-zerbitzuak hornitzen ditu.
– Zabor-bilketa eta garbiketa.
– Argiztatzea eta kontsumo txikietarako energia etxola nagusian.
– Larrialdi-argiak.
– Su-itzalgailu egokituak.
– Minusbaliatuentzako arrapalak.
– Lehen sorospenetarako botikina.

Gainera, baserriaren lurretan Paint-ball instalazioak daude.

Fullscreen-Logo
Camping Rural Lakiola

loading map - please wait...

Camping Rural Lakiola
43.054361, -2.333641
Camping Rural Lakiola
Legazpi

 

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA