Langileen ibilbidea

18/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Helbidea:
    c/Santikutz 5
  • P.K.:
    20230
  • Tel.:
    943 73 04 28
  • E-maila:
    mirandaola@urolagaraia.com
  • Ordutegia:
    1.30 ordutako bisita gidatuak, hitzordua hartuta: 943730428
  • Deskribapena:
    Bisitaren hiru gakoak: Haztegi eskolaren ikasgela bat, ikastetxe horri atxikitako kapera eta San Ignazio auzoko etxe bat.

50eko hamarkadan egun bat; Langileen ibilbideak, Legazpin, denboran atzera egiteko aukera ematen digu eta 50eko hamarkadan, Euskal Herrira lanera etorri ziren  familien bizitza ezagutzeko parada ere ematen digu. Gure aiton-amonen eskolan, garai hartako hezkuntza eta erlijiotasunaren esparruan murgilduko gara. Modu erakargarri eta entretenigarri batean, 50. hamarkadako hezkuntzaren ezaugarriak aztertuko ditugu: hezkuntza berezitua, disziplina, garaiko materialak ( pizarrina, tintontzia…), jokuak eta abar.

Horrez gain, langileen etxebizitza bisita dezakegu, non familiarteko bizitza gertutik ezagutzeko parada izango dugun. Emakumearen paperaren garrantziaz ohartuko gara, etxearen eta baliabideen administratzailea den heinean. Familien eguneroko bizitza, apopilotza, sukaldatze eskubidea… hau da, beraien bizi baldintzak hobetzeko hain gogor lan egin zuten famili haien historioa gertutik ezagutuko dugu.

 

Fullscreen-Logo
Chillida lantoki

loading map - please wait...

Chillida lantoki
43.053383, -2.330722
Chillida Lantoki.
Azpikoetxea, s/n.
20230 Legazpi

943730428

mirandaola@lenbur.com

www.lenbur.com

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA