Legazpiko udaletxea

23/10/2012
  • Herria:
    Legazpi

Seguraren exentzioaren ostean, legazpiarrek lehenengo kontzeju-etxea eraiki zuten, baliabide ekonomiko gutxi bazuten ere. Eraikina, ordea, txikia zen, eta laster geratu zen zaharkituta. Mende bat beranduago, 1730ean, eliza amaitu berria zegoela, gaur egun ezagutzen dugun udaletxea eraiki zuten.

Herriko batzarrak herrikoiak eta irekiak zirenez, Gipuzkoako udalerriek ez zuten kontzeju-etxeak eraikitzeko presarik. Bilerak elizaren arkupean egiten ziren, edo haren barruan, eguraldi txarra egiten zuenean.

Seguraren exentzioaren ostean, legazpiarrek lehenengo kontzeju-etxea eraiki zuten, baliabide ekonomiko gutxi bazuten ere. Eraikina, ordea, txikia zen, eta laster geratu zen zaharkituta. Mende bat beranduago, 1730ean, eliza amaitu berria zegoela, gaur egun ezagutzen dugun udaletxea eraiki zuten.

Zurginak eta harginak aritu ziren eraikuntza-lanetan, ia guztiak herrikoak ziren, eta bizilagunen laguntza jaso zuten, “auzolanean”. Arazo ekonomiko larriak zituztenez, 20 urte behar izan ziren obra amaitzeko.

Gipuzkoako udaletxe gehienen antzeko estiloa du. Egilea ezezaguna da, baina baliteke Martin Carrera izatea. Fatxada harlanduzkoa da, eta hiru arkupeko ataria, aldarrikapenetarako balkoi zabala eta haranaren armarria ditu, Oñatiko Javier Bikuñak zizelkatua. Atzealdeko fatxada aurrealdearen antzekoa da.

Eraikinaren barruko zein kanpoko berrikuntzen ostean, berriz inauguratu zen; izan ere, 1968an eraikin zaharra erabat eraitsi zuten. Barruan, burdinazko ezkutua ikus dezakegu, Alonso Cohomontek forjatua.

Duela gutxi jasandako sute baten ondorioz, barrualde osoa zaharberrituta dago.


Fullscreen-Logo
Ayuntamiento de Legazpi

loading map - please wait...

Ayuntamiento de Legazpi
43.050345, -2.333790
Ayuntamiento de Legazpi
Euskal Herria enparantza

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA