Mandubi-Zelaiako dolmena

23/10/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso

Monumentu hau Trikuaizti dolmenetatik gertu dago, eta dolmena inaustean, zona megalitiko horri buruzko informazioa osatzen duten datu interesgarriak atera dira. Hala, guneak aparteko garrantzia hartzen du, bertan hainbat monumentu kontzentratzen baitira.

Ezkio-Itsasoko udalerrian dago, Mandubiko bentatik Kizkitzako baselizara igotzen den bidean.

Monumentu hau Trikuaizti dolmenetatik gertu dago, eta dolmena inaustean, zona megalitiko horri buruzko informazioa osatzen duten datu interesgarriak atera dira. Hala, guneak aparteko garrantzia hartzen du, bertan hainbat monumentu kontzentratzen baitira.

Mandubiko bentaren parean dagoen baserritik irten, eta ehiza-postuak dituen larrea ezkerrean utziko dugu. Larrea amaitzen denean, zuhaitz-ilara batek hasiera ematen dio basoari. Alanbre-hesia jarraitu, eta ezkerrera hartu behar da gero. Handik 50 metrora gutxi gorabehera, monumentua ikus daiteke, plaka batekin adierazita:

Monumentua
Mandubi Zelai
Trikuharria – Dolmen
Historiaurreko hilobia – sepultura histórica

Mandubiko bentan tokiko trikuharrien argazkiak dituzte, barraren aldamenean.

Trikuaiztiren antzeko mendixka baten berri izan bezain laster, adituek indusketak hasi zituzten, J.A. Mujika Alustizaren zuzendaritzapean. Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko hamabost bat ikasle ere lankidetzan aritu ziren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza jaso zuten. Hasierako garbiketa-lanen ostean, tumulua azaleratu zen. Basaltozko harri-koskor txikiz osatuta dago, eta erdigunean metatuta daude, bereziki. Kanpoaldean, ordea, tamaina handiagoko blokeak ikus daitezke, eta tumuluaren egiturazko oinarria eratzen dute.

Indusketan, hortzak aurkitu ziren batik bat, baita giza hezurrak ere, basaltozko harri-koskorren eta tuparrien artean. Bestalde, dimentsio handiko lauza bat azaleratu zen, basaltozko blokeen artetik. Dirudienez, blokeak gainean bota edo jarri ziren, beheragoko giza arrastoak gordetzeko asmoz. Hori horrela balitz, datu interesgarria izango litzateke, estratigrafia hori ez baita ohikoa dolmenetan.

Berreskuratu diren industria-aztarnen artetik, aipagarriak dira elementu hauek, besteak beste: kobrezko edo brontzezko eztena, zenbait pedunkulu-gezien puntak eta silexezko hegalak, adarrez eta hezurrez egindako lepokoen aleak eta zeramikazko ontzien zatiak.

Objektu horiek adierazten dute Kristo aurreko II. milurtekoan eraiki zela hilobia.

Datuak:

“Arkeoleta Ikusketa 98″ liburua.
Ikerkuntza arkeologikoa, Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila.
Egilea: J.A. Mujika Alustiza


Fullscreen-Logo
Dolmen de Mandubi-Zelaia

loading map - please wait...

Dolmen de Mandubi-Zelaia
43.086379, -2.248206
Dolmen de Mandubi-Zelaia
Ezkio-Itsaso

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA