Mauleon hotela

22/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Helbidea:
    C/ Nafarroa 16
  • P.K.:
    20230
  • Tel.:
    943 730 870 / Fax: 943 734517
  • E-maila:
    info-reservas@hotelmauleon.com
  • Web:
  • Tarifak:
    Banako logela: 38,00€ gehi BEZ-a // Logela bikoitza (batek erabiltzekoa): 47,00€ gehi BEZ-a // Logela bikoitza: 54,00€ gehi BEZ-a // Logela bikoitza ohe osagarria: 66,50€ gehi BEZ-a // Gosaria: 4,00€

XX. mende hasierako eraikina dugu, eta lurralde-arkitekturaren erakusgarri. 2001ean berriz inauguratu zen, erabat berrituta. Hala ere, balio handiko ezaugarri arkitektonikoak kontserbatzen ditu, eta, horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak interes historikoko eta artistikoko eraikin moduan katalogatu du.
“Elorza Enea” jauregia izen bereko familiak eraiki zuen, 1920ean. Eraikina zaharberritu zenean, balio arkitektoniko guztiak mantendu ziren, baina gaur egungo erosotasun-beharretara egokituta.

Logelak: 9 logela bikoitz eta banakako 3 logela.
Eraikuntza-urtea: 1920
Berritutako urtea: 2001 (hotel bihurtu zen)
Minusbaliatuentzako sarrera: bai. Kanpoko nahiz barruko sarreretan igogailua dago, eta logelek bainugela egokitua dute, araudia betez.
Hoteleko zerbitzuak: aparkalekua – taberna- telebista logeletan – berogailua – internet – wifi.
Abereak onartzen ditu: ez
Oporrak: ez
Erreserbak egiteko telefono-zenbakia: 943 730870
Harremanetarako pertsona: Jose Esteban Mauleon
Txartelak onartzen ditu: Visa, Maestro, 4B, Master Card
Oharrak: bideokonferentzia-zerbitzuak, orduka

Esteban Mauleon da hoteleko sukaldaria eta zuzendaria, eta esperientzia handia du ostalaritzaren munduan. 1982an hasi zuen ibilbide profesionala, eta lehenengo urratsak Luis Irizar famatuarekin eman zituen, Euskal Etxean eta Madrilgo Alcala Hotelean. Hainbat jatetxetan aritu da lanean, besteak beste: El Dorado Petiten eta Agut D`Avignonen, Bartzelonan; La Merceden, Logroñon; Roderon, Iruñean, eta Zestoako Bainuetxean, Gipuzkoan.

Gero, bakarkako ibilbidea hasi zuen, eta Soraluze hotela-jatetxea zabaldu zuen, Oñatin, eta esperientzia horren ostean, hasiera eman zion bere azkeneko proiektuari: Mauleon hotela-jatetxea.

Haren sukaldaritzak karta zabala eskaintzen du, besteak beste: arrainak eta haragiak, autorearen sukaldaritza eta etxeko gozogintza. Ardo nazionalen karta bikaina du baita ere, batik bat Errioxa ardoena.

Zerbitzuak: taberna- berogailua- aparkalekua- terraza
Atseden-eguna: ez
Oporrak: ez
Erreserbak egiteko telefono-zenbakia: 943 730870
Txartelak onartzen ditu: bai.
Ordutegia: gosaria: 7:15etatik 11:00etara


Fullscreen-Logo
Hotel Mauleon

loading map - please wait...

Hotel Mauleon
43.051803, -2.332063
Hotel Mauleon

C/Nafarroa, 16
Legazpi

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA