Mirandaolako Gurutze Santua baseliza

24/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Deskribapena:
    Se construye en 1952, formando conjunto con la ferrería y demás componentes.

1952an eraiki zen, burdinolarekin eta gainontzeko osagaiekin batera multzoa osatuz.

Patricio Etxeberriak sustatu zuen eraikuntza-lana.

Barruan, Soler Blascoren zenbait pintura ikus ditzakegu. Bertan, Jainkoak Moisesi oholak eman zizkioneko momentua irudikatzen da, olagizonekin eta jendearekin batera.

Aldareko irudiak 1580ko gurutzearen miraria irudikatzen du: olagizonak lanean hasi ziren, jaieguna errespetatu gabe. 14 ikatz-karga baino gehiago erre zituzten, eta hasiera batean 750 burdina-libera urtzea pentsatu bazuten ere, apenas 5,5 kilo eta 21 cm zituen gurutze-formako burdina-zati txiki bat baino ez zuten lortu.

Harriz landuta dago, eta honako hau irakur daiteke:

“Seis dias trabajarás más el séptimo no harás obra alguna”

“Sei egunean lan dagikezu zaspi garrenean ez bekizu lanik egin”

Gertakariaren aipamen garbia da.

Maiatzaren lauaren hurrengo igandean ospatzen da Mirandaola Eguna. Bertan, Legazpiko bizilagunak erromesaldian doaz baselizara, goizez, prozesioarekin batera, mirariaren protagonista izan zen gurutzearekin. Meza ostean, ospakizun herrikoiak datoz: bazkaria, dantzariak, bertsolariak, etab. Arratsaldean, berandura arte luzatzen da jai-giroa.


Harremanetarako

Mirandaolako Gurutze Santua baseliza

Legazpi

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Ermita Santa Cruz, Mirandaola

loading map - please wait...

Ermita Santa Cruz, Mirandaola
43.035255, -2.338800
Ermita Santa Cruz, Mirandaola
Legazpi

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA