Morrotxoko San Migel baseliza

24/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Deskribapena:
    Según la tradición se cree que esta iglesia fue la primitiva parroquia de Legazpi.

Tradizioak dioenez, Legazpiko lehenengo eliza da. Haren parean zegoen Domingo de Agirre misiolari apostolikoaren etxebizitza.

Legazpitik Oñatira bidean topatuko dugu baseliza, Mirandaolako Parkearen parean. Legazpiko lehenengo tenplua izan zela uste da, 1556tik hura aipatzen duten dokumentuak baitaude. Eskuineko horman, sarrera-atea dago, erdi-puntuko arkuarekin eta hiru gezileihorekin.

Barruan, zenbait aspektu azpimarra ditzakegu: lurzoru artistikoa, adreiluz egindako lau figura geometrikorekin eta mosaikoa eratzen duten ibai-uharriekin. Zenbait autorek diote Gipuzkoako onenetako bat dela.

Halaber, azpimarratzekoa da horman txertatutako harlanduzko azpila, aldarearen ezker-atzealdean dagoena.

Baselizaren parean zegoen Domingo de Aguirre  misiolari apostolikoaren jaiotetxea (1652-1724). Haren zenbait oroigarri gordeta daude baselizaren barruan. Sarrerako atearen pareko horman, koadro txiki batek honela dio:

Grano del rosario
Que pertenecio al
Dr. D. Domingo de Aguirre
Misionero Apostolico, varón de virtudes evangelicas
De singular santidad
Beneficiado de esta
Parroquia san Miguel.
Nacio en la casa solar de Aguirre
De Legazpia, el año 1652
Murio en legazpia el
Año 1724

Koadroaren azpian arrosario-ale bat ikus daiteke, euskarri metalikoan ahokatuta. Domingo de Aguirreren gurutzea ere baselizan gordeta dago.

Erdiko erretaula polikromatua churriguereskoa da, eta San Migelen eskultura bat du. Eskuinean, San Sebastian dago, eta ezkerrean, berriz, Santa Marina. Sarrerako atearen pareko horman ere bi medailoi daude, Santo Domingoren eta  San Joseren olio-pinturekin.

Aldarearen atzean aulki bitxi bat dago, erditzeko aulkia omen zena.
San Migel egunean Legazpiko bizilagunak baselizara doaz, meza entzutera. Goizeko hamaiketan izaten da elizkizuna, eta, gero, inguruetako bizilagunek salda, txorizoa, odolkia eta ardoa ematen diete bertaratzen direnei. Jaieguna astean zehar egokitzen bada, herriko ikastetxeak haurrekin doaz baselizara.

Bidean behera, errepidearen oinean, San Migel (Mikel deuna), San Markos eta San Sebastian santuei dedikatutako santutxoa edo guruztokia ikus daiteke.


Harremanetarako

Motxorroko San Migel baseliza

Legazpi

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Ermita San Miguel, Motxorro

loading map - please wait...

Ermita San Miguel, Motxorro
43.037388, -2.338521
Ermita San Miguel, Motxorro
Legazpi

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA