Natura Turismoa

21/10/2012
  • Web:
    www.urolagaraia.com
  • Deskribapena:
    Mendi ibilbideak, turismo aktiboa, Bide Berdea, Natur Parkea, etb.

Gipuzkoak naturarekin gozatzeko hainbat ibilbide ditu. Oinez, autoz, zaldiz, bizikletaz… esperientzia aparta biziko duzu.

Gazta ez da Aizkorri-Aratzeko berezitasun bakarra; meatzea eta burdinola dira etapa honetako protagonistak. Seguratik Zerainera igoko gara, eta ibilbidetik gertu, Aizpeako labeak ikusiko ditugu. XX. mende hasierako labe horiek Burdin Mendietatik ateratako minerala prestatzeko eraiki ziren, eta orduko ingeniaritzaren adibide adierazgarria dira. Troi ubidera jaitsiko gara, Mutiloara, meatze-aztarnez betetako bide batetik. Aztiriaraino igoko gara, gero Legazpira jaisteko, berriz ere. Bertan amaitzen da etapa, kondairarengatik ezaguna den Mirandaolako burdinola historikoan.

Mendi-ibilbideak:

Ibilbide-sarea
Aizkorri – Aratz

GAZTAREN BIDEA Segura – Mirandaola

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA