Peabideak, “Caminos de Veneras”

06/11/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Deskribapena:
    Los caminos de veneras o peabideak, son los caminos de montaña que servían para transportar el mineral de hierro desde las minas hasta las ferrerías

“Caminos de veneras” edo peabideak burdina meatzeetatik burdinoletara eramateko bideak ziren, bertan eraldatzeko.

Antzina, “haizeola” edo “gentiola” izeneko burdina-ekoizpenerako labeak mendi-gailurretan zeuden, meatzeetatik hurbil. Aitzitik, XII. mendeaz geroztik “zeharrolak” agertu ziren. Aurrerapen teknikoei esker, ur-indarra aprobetxatzeko aukera zabaldu zen, eta instalazioak ibaiertzetara eraman zituzten. Tailerrak haran-hondoetan zeudenez, labeak meatzeetatik urrundu ziren, eta, horrenbestez, minerala garraiatzen hasi ziren langileak. Hala, “caminos de veneras” edo “peabideak” izenekoak agertu ziren, hau da, burdina meatzeetatik burdinoletara eramateko mendi-bideak, bertan burdina eraldatzeko.

Antzinarotik, burdina-lanketa oso garrantzitsua zen Legazpin, eta, horrenbestez, mineralaren garraioa ere intentsitate handiko jarduera izan da, historia osoan zehar. Erdi Aroan eta Aro Modernoan, meatzerik emankorrenak Mutiloan zeuden, eta handik irteten ziren burdinolak hornitzeko peabideak, Legazpiko eta orokorrean inguruetako burdinolak hornitzeko.

Olaberriko peabidea

Olaberriko peabideak izen bereko burdinola eta Peatzako meatzeak (toponimoak “mineral-tokia” esan nahi du) lotzen zituen. 1860ko hamarkadan, trenbidea eraiki zen, eta bide zaharraren azkeneko tartea galdu zen. Beraz, Motxorroko etxolatik abiatuko gara.

Telleriarte-Brinkolako Peabidea

Peatzatik ekartzen zen Telleriarteko eta Brinkolako burdinoletako minerala, Santa Marina, Biurrun eta Teniolatik barrena, Egiluzeraino. Argigune horretan, bidea bitan banatzen zen: bata Kortara bidean, eta bestea Elorregira. Dena den, oraingoan ibilbide bakarra proposatuko dugu, Korta eta Petza batzen dituena, alegia.

Ibilbideei, planoei eta mapei buruz informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan BURDINOLArekin.


Harremanetarako

Mirandaola Turismo Bulegoa Mirandaola Parkea.
Telleriarte auzoa, z/g
20230 Legazpi

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Mapa

Mapa content goes here.

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA