San Bartolome eliza

24/10/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso
  • Deskribapena:
    Ezkio-Itsason, azpimarratzekoak dira San Bartolome eliza eta 1730ko kanpandorreko erlojua, Gipuzkoako zaharrenetarikoa baita
  • Kontaktua:
    688 633 627
  • Bisita gidatuak:
    Hileko azken igandetan 12.00etan. Pott keramika tailerra ere bixitatzeko aukera.

Ezkio-Itsason, azpimarratzekoak dira San Bartolome eliza eta 1730ko kanpandorreko erlojua, Gipuzkoako zaharrenetarikoa baita. Baseliza XVI. mendekoa da, baina baditu lehenagoko aztarnak: ate erromaniko berantiarra, esate baterako.

Hiru nabe ditu, erdi-puntuko arkuteriarekin eta abside poligonalarekin. Erretaula nagusia XIV. mendearen azken herenekoa da. Bitxikeria moduan, aipatu behar da hormetako batek izar bat duela grabatuta, haren jatorria ezagutzen ez badugu ere.

1575eko erretaula Juan de Lizarralde autoreak zizelkatu eta urreztatu zuen. Zenbait tailu polikromatu daude, eta horien artean azpimarratzekoa da San Bartolomeren tailua, bigarren mailaren erdian, sagrarioaren gainean. Goiko Kalbarioa ere nabarmentzekoa da.

Alboko espazioek landutako goi-erliebeak dituzte: Jainkoaren zigortzea, Ecce Homo, Artzainen Adorazioa, Deikundea eta Santa Isabelen Bisitazioa. Beste erretaula aipagarri batzuk ere badaude: bata Errosarioko Ama Birjinari eskainia, bestea Karmengo Ama Birjinari, eta azkena San Joseri. Absidean pinturak daude alboetan, azken afaria eta familia santua irudikatuz.

Artistikoki landutako hiru arkuren gainean dago korua, eta horren azpian, bataiarria eta Andre Maria Doloretakoari eskainitako aldarea daude.

Bertatik, Gabiriako bista zoragarriak ikus daitezke, zuhaitz artean sartuta, eta baita zuhaizti-paraje ederrekin gozatu ere.

Harremanetarako

San Bartolome eliza

20709 EZKIO-ITSASO

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Iglesia de San Bartolomé

loading map - please wait...

Iglesia de San Bartolomé
43.072587, -2.257648
Iglesia de San Bartolomé
Ezkio-Itsaso
  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA