San Migel Arkanjeluaren eliza

24/10/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso
  • Kontaktua:
    628 874 358
  • Tarifak:
    2,-€
  • Bisita gidatuak:
    Hileko 1go eta azken asteburuetan.

XIV. mendeko eliza honek sarrera gotikoa du, eta hiru nabe ditu, erdi-puntuko arku-multzoekin.

Absidean, XVI. mende hasierako erretaula platereskoa dago, eta bertan hainbat irudi daude; horien artean azpimarratzekoa da San Migelen figura, Gergano mendiko agerkundeen erliebeekin.

Dorreko behe-gorputzak gotikoko leihate ederra dauka, erdian kolomatxo batek erdibituta. Tradizioak dioenez, Goierri osoan entzuten dira kanpandorre horretako kanpai-hotsak. Dorrearen aldamenean, arkupe edo estalpe irekia du, hiru ojiba-arkurekin.

Estalpe barruan, tenpluan sartzeko bi ate daude, mutur bakoitzean bana. Horien artean nabarmentzekoa da dorretik hurbilen dagoena, estilo gotikoko arku-multzo anizkoitzarekin.

Barruan, XVI. mendean Idiazabali erositako erretaula plateresko bikaina ikus dezakegu. Goi-zokaloan, Jainkoaren zigortzea eta Gurutze-bidea irudikatzen dituzten goi-erliebeak ditu.

Lehenengo aulkien erdian San Migelen figura ageri da, Gergano mendiko agerkundeen erliebeekin. Bigarren atalean, Andre Mariaren Koroatzearen tailu bat dago, eta goi-gorputzean, berriz, Gurutze bat, alboan goi-erliebeak dituela, Ehorzketa Santua eta Jaunaren Berpizkundea irudikatuz. Aurrean beste bi aldare ditu, erretaula bikainekin, Errosarioko Ama Birjina eta San Juan Bautista irudikatuz.


Harremanetarako

San Migel Arkanjeluaren eliza

Ezkio-Itsaso

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Parroquia San Miguel Arcángel

loading map - please wait...

Parroquia San Miguel Arcángel
43.081646, -2.275211
Parroquia San Miguel Arcángel
Ezkio-Itsaso

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA