Santa Lutziko pikota

06/11/2012
  • Herria:
    Ezkio-Itsaso

Justizia pikotaz baliatzen zen, zigorrak betearazteko, eta horien erabilera asko hedatu zen XIII. eta XVIII. mendeetan, Europa osoan. Ukamendin beste bat dago, 2 kilometrora gutxi gorabehera, eta gaur egun, bi pikota horiek besterik ez daude Gipuzkoa osoan.

Espainiako beste eskualde batzuetan “rollo” deitzen zitzaien. Gaizkileak eta lapurrak lotzeko ere erabiltzen ziren, irain publikoa jasan zezaten. 1811ko Cadizko gordeek elementu horien erabilera debekatu zuten, ordea, botere feudalen pribilegioen arrastoak zirelakoan.

Ugariak izan ziren gure geografian, eta euskaraz honela zeritzen: urka, urkabe edo urkamendi.

Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan dago, Beasaindik Bergarara doan errepidearen aldamenean. Lehenago beste toki batean zegoen, handik oso gertu; baina toki seguruagoan jarri zen, kamioi batek lurrera bota ostean. Berriro eraiki zuten 1990eko urriaren 26an, bi harmaila borobilen gainean. Fusteak lau pieza borobil ditu, eta puntan kono-enbor formako pieza bat du, besoak eusteko lau zulorekin. Beso horietatik urkatzen zituzten errudunak.

Pikotak 3,50 metroko altuera du, osotara.


Fullscreen-Logo
Picota de Santa Lucía

loading map - please wait...

Picota de Santa Lucía
43.069201, -2.285542
Picota de Santa Lucía
Ezkio-Itsaso

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA