SL-Gi 31 Kizkitza, Itsasoko argia

23/10/2012

Tokiko bidezidor hau Itsasotik abiatzen da. Hilerritik, bidexka estu batera ematen duen pista batek goi-banalerroraino eramango gaitu, landaredia oparo artean. Gune horretara iritsita, GR 34.1 eta PR-Gi 163 ibilbideekin gurutzatuko gara; baina Kizkitzaren gainera desbideratuko gara gu, ermita dagoen tokira, alegia. Dirudienez, inguruko basoek egurrez hornitzen zituzten kostako ontziolak, eta hortik datorkio Itsaso izena. Jaitsierako malda oso gogorra da hasieran, baina GR 34 eta PR-Gi 163 ibilbideekin berriro bat egiten dugun tokian leuntzen da. Pinudiaren babesean doan pista batek Urteaga baserriraino eramango gaitu, malda atsegin batean behera. Bertan, eskuinera bira itxia egingo dugu, eta bazketarako landazabala zeharkatu. Bidea pinudian barrena doa, eta ahaztuta geratu den baserri bat atzean utzita, asfaltozko pista batera irteten da. Metro gutxira, ezkerrera egingo dugu, Sarriegi eta Sarriegitxiki baserrietatik gertu igarotzen den bidezidor estu batetik. Bidexka asfaltozko pista batean amaitzen da, etxebizitzak dauden tokian, eta, handik berehala, Itsasoraino eramango gaituen errepidera irtengo gara.

Informazioa
SL-Gi 31 KIZKITZA, ITSASOKO ARGIA
Horario Iraupena 2 ordu eta 46 min Severidad Ingurune naturalaren gogortasuna 1
Desnivel de subidaIgoera-maila 434 m Orientación del itinerario Ibilbidearen orientazioa 1
Desnivel de bajadaJaitsiera-maila 434 m Dificultad Ibilbidearen zailtasuna 2
DistanciaDistantzia horizontala 7,5 km Cantidad de esfuerzo necesarioBeharrezko ahalegina 2
Tipo de recorridoIbilbide-mota zirkularra

Ibilbidea

Profila

Deskargatu

Jaitsi liburuxka PDF formatuan
SL-Gi 31 Kizkitza, Itsasoko argia

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA