SL-Gi 32 Ezkion dolarea duten baserriak

23/10/2012

Ibilbidea Igartubeiti baserritik abiatzen da. Euskal baserririk interegarrienetako bat da, eta sagardoa egiteko dolare izugarria dauka. Gaur egun, eraikina museoa da, eta euskal baserriaren historia gertutik bizitzeko aukera ematen du. Lehenengo kilometroak Ezkioraino eramaten gaituen errepidetik egingo ditugu, eta han, Santa Marina baselizara igotzen den asfaltozko bidea hartuko dugu. Iparraldera jarraituko dugu, landaretza ugaria duen bide batetik, Zelai baserriraino. Bidezidorrak gogor biratzen du hegoalderantz, eta Areta baserriraino iristen da. Bertan, eskuinerantz egingo dugu, eta Saletxe baserriraino igoko gara. Puntu horretara iritsita, beherantz egingo dugu, Zelai errekaraino. Errepiderantz doan bidea hartuko dugu. Bidera iritsi aurretik, ezkerrean atetxo bat ikusiko dugu, eta haren atzean, berriz, bidezidorra, hesi artean. Zenbait lursail igaro ostean, bidea errepidearen aldamenean amaitzen da. Azkeneko tartea lursail artean dago, malda gogorrean. Seinale gutxi dago, eta, beraz, areta jarri beharra dago, batik bat ibilbidearen hasierara eramango gaituen errepidea hartu baino metro batzuk lehenago.

Informazioa
SL-Gi 32 DOLAREA DUTEN EZKIOKO BASERRIAK
Horario Iraupena 2 ordu eta 17 min Severidad Ingurune naturalaren gogortasuna 1
Desnivel de subidaIgoera-maila 352 m Orientación del itinerario Ibilbidearen orientazioa 2
Desnivel de bajadaJaitsiera-maila 352m Dificultad Bidearen zailtasuna 2
DistanciaDistantzia horizontala 6,2km Cantidad de esfuerzo necesarioBeharrezko ahalegina 2
Tipo de recorridoIbilbide-mota zirkularra

Ibilbidea

Profila

Deskargatu

Jaitsi liburuxka PFD formatuan
SL-Gi 32 Ezkion dolarea duten baserriak

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA