Telleriarteko San Juan baseliza

24/10/2012
  • Herria:
    Legazpi
  • Deskribapena:
    Se construyó a petición de los propios vecinos del barrio y alberga en su interior una interesante talla de San Juan obra de Beobide.

Auzoko bizilagunek eurek eskatuta eraiki zuten, eta San Juanen tailu interesgarri bat gordetzen du, Beobideren obra dena.

Baselizaraino iristeko, Telleriarteko auzoan sartuko gara, eta, bertan, Brinkolako auzora eramaten gaituen bidea jarraitzen badugu, baselizara eta Elorregi baserrira iritsiko gara, 300 metroko paseo atsegin bat eman eta gero.

1824an kokatu zuten gaur dagoen tokian, eta horrela ematen du aditzera sarrerako ateburuan ageri den datak. Auzoko bizilagunek baseliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko gotzaingoari, eta hala eman zien 1824ko abuztuaren 10ean.

Lehenago beste baseliza bat zegoen, Elorregi baserriaren aldamenean, trenbidearen ondoan dauden lursailetan; Sotomayor dukearen jabetzakoa zen trenbidea.

Korridore batek baseliza eta orubea komunikatzen zituen. XVII. mende hasieran eraiki zen baseliza, Juan de Laçarraga y Plaza Erregearen Indietako kontularia eta Elorregi jauregiaren jabea zenak ordainduta. Iruñeko Gotzaingoari eskatu zion baimena baseliza eraikitzeko, neguan, ur-goraldien ondorioz ezinezkoa baitzen baselizara bertaratzea elizkizunak entzuteko.

Bi irudi zeuden, Andre Maria Birjinaren Sortze Garbiarena bata, eta San Antoniorena, bestea. Horiek biak gertuko baserri batera eraman zituzten. Baserritarrek asko maite zuten San Antonio, eta lanpara pizteko olioarekin bertaratzen ziren harengana, uztentzako babes-eske. San Juan Bautistari dagokionez, intxaurrondo-egurrez egina zegoela diote, eta baselizara eraman zutela, San Juanen tailu berria aldare nagusian jarri zutenean. Beobide eskultorearen obra da orain dagoen irudia. Bildotsaren figura, berriz, eskultoreak modelo gisa eraman zuen bildots baten irudikapena da. San Juanen eta bildotsaren errealismoak Beobideren estilo nahastezinarekin bat datoz.

Erretaulak Sortze Garbiaren tailuarekin dauka eskuinean, eta San Jose tailua, ezkerrean.

Elizpea arkupeduna da, eta errekarriekin egindako lurzoru harriztatua du. 1986an berreraiki zuten.

Meza dago jai-bezperetan (9 gau udan, eta 8 gau neguan)

Harremanetarako

Telleriarteko San Juan baseliza
Legazpi

Ordutegiak eta prezioak

Horarios y precios content goes here.

Fullscreen-Logo
Ermita San Juan, Telleriarte

loading map - please wait...

Ermita San Juan, Telleriarte
43.027757, -2.337470
Ermita San Juan, Telleriarte
Legazpi

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA