Udaletxea-Ipeñarrieta jauregia

23/10/2012
  • Herria:
    Urretxu

Jauregi hau Cristobal de Ipeñarrietak eraiki zuen XVII. mendearen hasieran. Ipeñarrieta Felipe III.a erregearen kontulari nagusia eta ogasun-aholkularia zen.

Eraikinaren fatxada soila eta apaindura gutxikoa da. Arrosa koloreko hareharri landuz eginda dago, eta familiaren marmolezko bi armarriak ikus daitezke.

Ate nagusiak ere apaindura gutxi ditu, eta gainean, legenda hau zizelkatuta dauka: En casa del que jura no faltará desventura.

Goiko bi pisuak burdin forjatuzko balkoiez hornituta daude. Egurrezko hegal landu zoragarriak osatzen du alde zaharreko fatxadarik nobleena daukan eraikin hau. Barrualdea erabat berrituta dago, baina nabarmentzekoak dira Osoko Bilkuren aretoan kontserbatzen diren mihise zaharrak.

Fullscreen-Logo
Ayuntamiento Urretxu

loading map - please wait...

Ayuntamiento Urretxu
43.093102, -2.313743
Ayuntamiento Urretxu

  • euskadi-turismoa
  • San Sebastian Region
  • Tierra Ignaciana
  • UGGASA