Urola Garaia Udal-Elkartea Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriek osatzen dute.

     ZERBITZUAK

     Urola Garaia Udal-Elkartea 1988 uztailaren 22an osatu zen zenbait zerbitzu elkarturik eskeintzeko. Hasiera batean honako hauek izan ziren:

     - ur-hornidura,

     - suhiltzaile-zerbitzua,

     - hezkuntza,

     - euskararen-sustapena,

     - zaborraren bilketa, garraio eta tratamendua.

     Gaur egun Urola Garaia Udal-Elkarteak ez ditu hauetako zenbait zerbitzu eskeintzen. Izan ere, beste Erakunde batzuetatik bideratu dira. Horrela, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ur-horniduraren kudeaketa darama eta Sasieta Mankomunitateak zabor-bilketarena.

     Beste alde batetik, Udal-Elkarteak konpetentzi berriak hartu ditu bere gain. Hala nola:

     - kontsumo,

     - eskualdeko telebista,

     - Eguneko Zentroetara garraioa.

     GOBERNU ORGANOAK

     Udal-Elkarteko gobernu organoak honako hauek dira: Batzar Orokorra eta Batzorde Eragilea. Batzar Orokorra, Udal-Elkarteko kideak diren lau Udaletxeen zinegotzi guztiek osatzen dute. Batzar Eragilea berriz, Lehendakariak, 3 lehendakari ordeek eta bokalek osatzen dute. Azkenengo hauek, Udaletxeek izendatzen dituzte biztanleen arabera:

- 0 eta 1.000 biztanle arteko herriek bokal 1.
- 1.001 eta 10.000 biztanle arteko herriek 2 bokal.
- 10.000tik gora biztanle dituzten herriek 3 bokal.

 

 


     BIZTANLEAREN DATUAK

     Udal-Elkarteak gaur egun (2000-13-31n) 26.045 biztanle ditu, era honetan banaturik:

Herria
Gizonak
Emakumeak
Guztira
Ezkio-Itsaso
302
262
564
Legazpi
4.528
4.328
8.856
Urretxu
3.269
3.232
6.501
Zumarraga
5.070
5.074
10.124
Guztira
13.169
12.876
26.045

     
     Udal-Elkarteko bulegoak Zumarragan daude.

Helbidea Euskadi enparantza, 5-2º esk. 20.700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Tfnoa
943725831
Fax
943725832
E-mail urolagaraia@udal.gipuzkoa.net