Aitzabaso Baserria

Aranburu auzoan kokatuta dago. Armarria ikus daiteke fatxadan, eta atxikitako bi eraikuntzek osatzen dute: bata bestea baino askoz ere altuagoa da.

San Kristobal baselizara doan GI-3802 errepidea hartuta, 2 kilometrora gutxi gorabehera, eskuinean pista bat dago, Ibaiondo zentroaren aldamenean, eta 200 metro gora egiten badugu, baserrira iritsiko gara. Baserria 2006 urtean berreraikitu zen.

“Areizaga dorrea” izenez ezaguna da ere, eta Aranburu auzoan dago.

Armarria ikus daiteke fatxadan, eta atxikitako bi eraikuntzek osatzen dute: bata bestea baino askoz ere altuagoa da. Eraikinik altuenak lau isurkiko teilatua du, eta txikienak, berriz, bi isurkikoa. Fatxada nagusiak erdi-puntuko bi arku ditu, atarira ematen duten bi ateek itxita. Fatxada nagusiaren erdian, teilatuaren hegal-azpian, Areizaga noble-familiaren armarri primitiboa ikus dezakegu.

Aitzabaso Baserria

Aitzabaso Baserria

20700 Zumarraga, Gipuzkoa

+ Zumarraga

+ Urola Garaia