Olentzero Legazpin

Aurten inoiz baino gehiago gorputzak ilusioa eskatzen du eta Lenburrek, urtero bezala, Olentzero ezagutzeko egoera berrira egokitutako bisita magikoa proposatzen du.

Bisita Euskal Burdinaren museoan hasten da, non olentzero ikazkinaren ogibidea ezagutuko den. Olentzero, Mari Domingi eta Napoleon astoaren ipuina ere entzungo da.

Ondoren Mirandaola parkera irtengo zarete olentzeroren bila Burdintxoren laguntzarekin.
Bisitaren bigarren zatia, Mirandaolako burdinolan gauzatuko da. Bertan haurrek, Olentzerorekin egoteko aukera izango dute eta banan-banan pasako dira olentzerorengana.

Informazio gehiago eta erreserbak:
• Telefonoa: 666 43 99 93 (10:00 – 14:00)
• Email-a: lenbur01@gmail.com (idatzi telefono-zenbakia helbide elektronikoan, eta ahal bezain laster deituko dizuete)
• Web orrialdea: www.lenbur.com

2020-09-18T12:02:16+02:00