recorrido paisajistico

Irailaren 19an inauguratu zen “Antio-Beloki” ibilbide paisajistikoa, Beloki mendiaren espazio naturalean, Zumarragan.

Ibilbidea, Antioko baselizaren ondoan hasten da eta baselizaren eta haren interpretazio-zentroaren luzapen gisa har daiteke; izan ere, ibilbidean Zumarragako izaera identitarioari lotutako hainbat gune aurkituko ditugu: trena, industria-metalurgia, saskigintza, Antioko baseliza eta Legazpi dorretxea. Modu honetan, natura eta iragan historikoa uztartu nahi izan da. Guzti hau, ibilbide osoan zehar ematen diren ikuspegi bikainekin.
Liburuxkaren hasierako mapak, ibilbidea nondik doan eta gune bakoitza non kokatzen den erakusten du. Gune bakoitzak azalpen bat eta marrazki labur bat ditu, gune bakoitzetik izango dugun paisaia irudikatuz.

Eskuorria, besteak beste, eskualdeko Turismo Bulegoan aurki dezakezue. Zeren zain zaudete bila etortzeko? Antioko Interpretazio Zentroaren barruan gaude.

2020-09-30T13:11:08+02:00September 29th, 2020|Berriak, Web berriak|