Ordutegi aldaketa baliabide turistikoetan

horarios

Azaroaren hasierarekin batera, gure baliabide turistikoek beste ordutegi bat izango dute urteko azken tarte honetarako. Aldaketa esanguratsuenak, besteek ez baitute aldaketarik jasango, Antioko baselizak eta Igartubeiti Baserri Museoak izango dute. Bi kasuetan, eta urteko sasoi honetan ohikoa den bezala, ordutegia murriztu egingo da.

Antioko baseliza egunero zabaltzen zuten asteartetik igandera, eta orain ordutegi honetan irekiko dute:

Ostiraletan: 15:45etik 17:15era

Larunbat eta igandetan: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.

Igartubeiti Baserri Museoak, berriz, ordutegi hau izango du:

Asteartetik ostiralera eta igandeak 10:00etatik 14:00etara.

Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Nolanahi ere, baliabide turistiko guztien ordutegia honako esteka honetan jakin daiteke: Ikusi ordutegiak

2020-10-30T09:49:33+01:00October 30th, 2020|Berriak, Web berriak|