Urola Garaian egin ez dituzun 10 ideia top

olagizon

Hemengoa zara eta uste duzu dena ikusi eta egin duzula Urola Garaian?

Ea hauetako zenbat egin dituzun!

  1.  Legazpiko burdinazko frontoian jokatu. Horrelako oso gutxi daude munduan…
  2. Ezkioko Ama Birjinaren agerpenaren historia ezagutu 
  3. Urretxuko Urrelur museoko mineral fluoreszenteen gelara sartu
  4. Urola Garaiko kale estuena zeharkatu Urretxun
  5. “Leonaren” eskultura aurkitu  Belokiko ibilbide paisajistikoan, Zumarran
  6. Behe-lainoari argazkiak atera gure mendi puntaren batetik
  7. Zumarragako Antioko baselizan dauden irudi ezberdinak aurkitu 
  8. Ormazarretaren eskutik gure mendietan barrena zaldiz ibili
  9. Selfie bat egin Mirandaolako olagizonarekin
  10. Ezkioko Igartubeitiko baratzea eta sasoiko barazkiak ezagutu 

Zenbat egin dituzu 10 hauetatik?

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2020-11-27T09:33:51+01:00November 27th, 2020|Berriak, Web berriak|