“Serendipia” film laburra

film laburra

Iban del Campok zuzendutako eta Amancay Gaztañaga aktore nagusia duen, film laburra grabatzen egon ziren abenduko bi egunetan Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan.

Arduradunek hainbat kokaleku bisitatu zituzten, eta, azkenean, eszenen zati bat Interpretazio Zentroan eta bere inguruan grabatzea erabaki zuten. Bitxikeria gisa eta prestatu gabeko lotura gisa, “Urola Garaia Serendipia” eskualdeko turismoaren leloa, bat dator film laburraren izenarekin, “Serendipia”. Hain zuzen ere, serendipia bat, kokapen horretan egiteko seinaletzat hartu ahal izan zena.

Film labur hau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadi elkarteak konfinamenduaren inguruko ikus-entzunezko lanak ekoizteko, Itxitik programaren barruan, emandako diru-laguntzaren barruan kokatzen da. Hau da, Euskadiko ikus-entzunezko jarduera profesionala sustatzeko.

Hilabete batzuk itxaron beharko dira film labur honek, konfinamendua gai nagusitzat duten beste seiek bezala, argia ikusteko. Oraingoz, 2021eko Zinemaldian estreinatuko direla ezagutzen dugu eta Urola Garaiko zati bat “Serendipia” izeneko film labur horietako batean egongo dela.

2021-01-05T12:30:04+01:00January 5th, 2021|Berriak, Web berriak|