“Habla Radio” Urola Garaian

habla radio

Urtea ondo amaitzeko, Carlos Bengoa kazetariak  bere  lan-taldearekin (Habla Radio) Gipuzkoa Plan programa grabatu zuten Urola Garaitik, eskualdeari buruz gehiago jakiteko eta entzuleei  ezagutzera emateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntzarekin egindako programa honen helburua Gipuzkoako hainbat txoko ezagutzea da, eta guri dagokigunez, baliabide turistikoen ordezkariak izan ziren Urola Garaiak eskaintzeko duen guztia azaldu ahal izan zutenak.

Igartubeiti Baserri Museotik grabatuta, ezin dituzue gure harribitxien podcast-ak galdu:

Asier González- Legazpiko Burdinaren Harana

Fermin Lopetegi- Zumarragako Antioko baseliza

Maialen Fidalgo- Urretxu

Kizkitza Ugarteburu – Ezkioko Igartubeiti  Baserri Museoa

2021-01-05T14:37:30+01:00January 5th, 2021|Berriak, Web berriak|