Urola Garaia bisitatu nahi baduzu, ez galdu 4 blog hauek

blogak

Gure eskualdea bisitatzeko inspirazio bila bazabiltza, hurrengo blog sarrera hauek ikusi behar dituzu.

Has zaitez Urola Garaiara etortzeko bidaia planifikatzen!

  • Eusko Travel Bloggers: Euskadiko bidaiari talde batek sortutako elkarteak, Legazpin eta Burdinaren Haranean zehar ibilbidea egiten du, beraien hitzetan amets egiteko eta denboran atzera egiteko. Ibilbidea Mirandaolako parkean hasten da, non burdinola eta Burdinaren Museoa dauden, eta Langileen Ibilbidetik jarraitzen du. Ondo bukatzeko, Igaralde baserrira joatea gomendatzen dute eta Chillida Lantokira, non eskultore ospetsuak bere pieza ezagunenetako batzuk landu zituen. Legazpik eskain dezakeen guztiaren laburpen ona eskaintzen du blog honek.

Ikusi Legazpiri buruzko blog sarrera: hemen

  • Sitios Históricos: historiari, naturari eta bidaiei buruzko blogak, Aitorrek sortutakoa (gipuzkoa_ezezaguna instagrama ere kudeatzen du), Urretxuko zati bat ezagutzera garamatza. Irimo mendiaren igoera kontatzen du, Ipeñarrieta Jauregiaren ohar historiko batzuekin eta Santa Barbara inguruan aurki dezakeguna aipatzen. Beti modan egongo den ibilbidea…

Ikusi Irimoko igoerari buruzko sarrera: hemen

Ikusi Antioko baselizari buruzko blog sarrera: hemen

  • Donosti city: blog ospetsu honen atzean Carlos Bengoa kazetaria dago. Dakigunez, gutxienez bi aldiz egon da Ezkioko Igartubeiti baserrian. Sarreran dionez, Igartubeiti, Koronabirus osteko garaietan egiteko bisita ezin hobea da eta bertako landa-ingurune berezia nabarmentzen du. Arrazoia ez zaio falta.

Ikusi Igartubeitiri buruzko blog sarrera: hemen

Gainera, gure eskualdeari buruzko ideia gehiago aurki ditzakezue eskualdeko blogariek egindako bi blogetan, Pasaporte a Wonderland eta Se hace camino al andar, baita Euskadi Turismoak sortutako bloggean eta Gipuzkoa Turismoko blog sarreretan ere.

Lau herrietako zeinetatik hasiko zara?

2021-01-07T13:51:34+01:00January 7th, 2021|Berriak, Web berriak|