“Mika” proiektua Urrelur museoan

Duela aste batzuk Nagore Amenabarrok egindako “Mika” proiektua aurkeztu zen Urretxuko Urrelur museoan. Proposamen hori Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako “LABORE” bekaren barruan sartzen da. Beka hori artistei zuzenduta dago, probintziako museoetan arte-sorkuntzako proiektuak sortzeko.

Kasu honetan, Urrelur museorako espreski diseinatutako artelana da, bi piezaz osatua, alde batetik, lurrean margotutako pieza bat, eta, bestetik, diseinu berezia duten koaderno batzuk argitaratu dira eta museoko bisitariek doan eskura dezakete. Inspirazio iturri nagusia mineralen fluoreszentziei eskainitako espazioa izan da.

Nagoreren hitzak Urretxuko Udalaren webgunean jasotzen diren bezala, ” Mika proiektua mineralen mundura eramaten gaituzten irudiak osatuz garatu da, argazkilaritza laborategi bateko prozesu kimikoen ondorioz sortuak izan badira ere. Argia da horretarako erabili den oinarrizko elementua”

2021-02-08T11:32:28+01:00February 8th, 2021|Berriak, Web berriak|