Informazio panelak

Ignaziotar Lurraldea proiektuaren barruan eta eskualdeko baliabide turistikoak seinaleztatzeko eta ikusarazteko etengabeko hobekuntzan lan eginez, hainbat azalpen panel jarri dira. Horietako bakoitzak udalerriari eta interesguneei buruzko informazioa du, baita eskualdearekiko kokapen-mapa bat ere.
Legazpin, bidegorrian jarri da panela, lantegietarako bidea hartu baino lehen; Urretxun, herriaren sarreran, Urolako bide berdean, Inaziotar Bideak markatutako norabideari jarraituz, eta Zumarragan, Antioko baselizako oinezkoen sarbidean.
2021-03-22T16:44:39+01:00March 22nd, 2021|Web berriak|