Paco Nadal kazetaria Urola Garaian

Maiatzaren 27an, Basquetourren eskutik, bidaietan espezializatua den Paco Nadal kazetariaren bisita izan zuen Urola Garaiak.

Urolako bide berdean hasi zuen ibilbidea eta ondoren, Zumarragako Antioko ermita eta Legazpiko Mirandaolako burdinola bisitatu zituen.

Press-trip honen helburua bide berdea eta honetatik hurbil bisita daitezkeen baliabide turistikoak ezagutaraztea da.

Egindako bisita eta grabazioak bideo promozional batean islatuko dira, baita kazetariak (40.000 jarraitzaile baino gehiago ditu instagramean) bere sare sozialetan egin ditzakeen argitalpenetan ere.

2021-05-31T13:31:49+02:00May 31st, 2021|Berriak, Web berriak|