4 bisita gidatu irailean egiteko

visitas septiembre

Urola Garaia Turismoan badakigu kosta egiten zaigula udari agur esatea eta horregatik doako bisita gidatu hauek proposatzen dizkizuegu ūüėČ:

  • Irailaren 18an, Urola Garaituz Zumarragan (10:00): familian egiteko bisita gidatua. Beloki mendiaren inguruan ibilbide erraza eginez, natura, historia, kultura eta gastronomia osasungarria uztartuko dira. Eta bisita borobiltzeko haimaketako osasuntsua eta goxoa dastatuko da. Plaza mugatuak, beharrezkoa da izena ematea 943 72 20 42 telefonoan
  • Irailaren 25ean, Igartubeiti baserriko erraiak Ezkion (12:30): Igartubeiti baserria eta bere dolarea sakon ezagutzeko bisita gidatua. Iraganera egindako bidaia bisualaren bidez ondo ulertuko dira baserriaren nondik norakoak. Pintxoa eta sagardoarekin amaituko da bisita. Plaza mugatuak, beharrezkoa da izena ematea 943 72 20 42 telefonoan
  • Irailaren 26an, Urretxuko San Martin de Toursetik Zumarragako parrokiara (11:00): Juan Bautista Mendizabalen eskutik, Urretxutik eta Zumarragatik ibilbide gidatua. Bi herrietako alderdi historiko adierazgarrienak azpimarratuko dira. Plaza mugatuak, beharrezkoa da izena ematea 943 72 20 42 telefonoan
  • Irailaren 26an, Legazpiko Mirandaolako burdinola martxan¬†(13:00): Makineria guztia martxan jarriko da forja ikuskizun paregabea eskaintzeko. Amaieran, bertako txingarretan egindako pintxo goxoa. Plaza mugatuak, beharrezkoa da izena ematea 943 72 20 42 telefonoan

Ez geratu plazarik gabe eta deitu lehenbailehen!

2021-09-10T12:12:45+02:00September 9th, 2021|Web berriak|