Ondarearen Europako Jardunaldiak Urola Garaian

jornadas europeas

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, gure eskualdeak ekimenarekin bat egingo du eta hainbar jarduera egingo dira hurrengo hilabeteetan.

  • Irailaren 19tik urriaren 31ra (Igartubeitiko ordutegia): Igartubeiti bost zentzumenekin (Ezkio)
    Igartubeiti bost zentzumenekin esperientzia sentsoriala Igartubeiti baserriaren barrualdetik egindako ibilbide batean oinarritzen da, hainbat objektu eta elementu sentsorialekin elkarreraginez. Erreserbak: 943 72 29 78/943 72 51 07/ Igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • Irailaren 16tik urriaren 14ra (Igartubeitiren ordutegia): “Dravettzari” erakusketa (Ezkio)
    Gero Axularrek Igartubeiti baserri-museoan DravetTzari aurkeztuko du: euskal kultura tradizionaleko proiektua, gizarte eraldaketarako tresna gisa kultur jarduerak erabiltzen dituena. Informazio gehiago: 943 72 29 78/943 72 51 07/Igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • Urriak 5 (15:00): Iparragirre eta XIX. Bisita gidatua Urretxuko hirigune historikoan
    Bisita gidatua Urretxuko alde zaharretik eta Joxe Mari Iparragirre artista eta poeta urretxuarraren bizitzako leku esanguratsuenetatik.
    Erreserbak: 943 03 80 88/kulturetxe.ur@urretxu.eus
  • Urriak 15 eta 17 (10: 00-20.00): “Denboraren makina” escape room (Urretxu)
    Talde bakoitzak ordubete izango du Escape room dibertigarri honen irteerara eramango zaituzten enigmak argitzeko.
    Erreserbak: 943 03 80 88/kulturetxe.ur@urretxu.eus
  • Urriak 23 (16:30-17:30): Entzun eta ikusteko ipuinak, Ameli ipuinen jostune  (Ezkio)
    Proposamen dinamiko eta ludiko honetan, ikusmenaren eta entzumenaren bitartez murgildu zaitez ipuinetan, inguratzen gaituen ondare inmateriala ezagutzeko, entzuteko eta kontatzeko modu ezberdinak ezagutuz. Erreserbak: 943 72 29 78/943 72 51 07/ igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • Urriak 24 (11:00): Ikusmen murriztua dutenen azalean jarriz Chillida Lantoki museora bisita (Legazpi)
    Lehenik eta behin, ikusmen murriztua zer den aurkeztuko dugu eta gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek  eguneroko bizitzan dituzten irisgarritasun arazoak azalduko ditugu. Ondoren, bisitariak ikusmen murriztua duten pertsonen azalean jarriko dira eta errealitate birtualeko betaurrekoen bidez, Chillida Lantokiko panelak ikusiko dituzte, gaixoen sintomak esperimentatuz.
    Erreserbak: 943 73 04 28/ mirandaola@lenbur.com
  • Urriak 24 (12:30): ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat bisita egokitua Chillida Lantoki museoan (Legazpi)
    Chillida Lantokian, industria eta artearen arteko harremana azalduko dugu. Horretarako, Eduardo Chillida eskultoreak, Legazpiko Patricio Echeverria lantegian gauzatu zituen eskultura monumentalen ekoizpen prozesuaren pasarteak azalduko ditugu. Erreserbak: 943 73 04 28/Mirandaola@lenbur.com
  • Urriak 26 (15:00): Burdin haraneko industria ondarearen arrastoaren atzetik  (Urretxu)
    Urretxutik bisita gidatua , aire zabalean eta egokitua, burdinaren haraneko ondare industrialaren arrastoari jarraituz.
    Erreserbak: 943 03 80 88/kulturetxe.ur@urretxu.eus
  • Urriak 28 (19:00): “Egoera zurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan” ikerketaren aurkezpena (Chillida Lantokia, Legazpi)
    Ikerketa honekin, kultur eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatu nahi dugu. Ikerketa inklusiboaren metodologiaz baliatuko gara eta ikerketa bera ere, inklusiboa izan dadin saiatuko gara bere atal guztietan: diseinuan, garapenean…
    Erreserbak: arteria 747 49 49 59/info@arteria.eus
  • Urriak 31 (16:30): jolas tradizionalen arratsaldea (Urretxu)
    Arratsalde dibertigarria pasa familian kalean jolasten, gure aitona-amonek egiten zuten bezala, haur-kanta tradizionalak eta nanak berreskuratzen.
    Erreserbak: 943 03 80 88/kulturetxe.ur@urretxu.eus
  • Urriak 31 (11:00): Chillida Lantokia ondare gunera  txango  inklusiboa (Legazpi)
    Zatoz Eduardo Chillidak bere eskulturak egin zituen lekua ezagutzera. Paper eta forja-tailerrak, forja handiko makinak, eta langileei eginiko elkarrizketez gozatzeko aukera izango duzu.
    Erreserbak: 747 49 49 59/ mirandaola@lenbur.com
  • Azaroak 7 (11:00): Igartubeiti baserria ondare-gunera txango inklusiboa (Legazpi)

Igartubeiti baserri museoak, euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera eskaintzen digu. Erreserbak: arteria 747 49 49 59/943 72 51 07/info@arteria.eus

Informazio gehiago honako esteka honetan eskura dezakezue: 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldien liburuxka

2021-10-01T14:10:10+02:00October 1st, 2021|Web berriak|