Olentzero Legazpin

Gorputzak ilusioa eskatzen du eta Lenburrek, urtero bezala, Olentzero ezagutzeko bisita magikoa proposatzen du.

Bisita Euskal Burdinaren museoan hasten da, non olentzero ikazkinaren ogibidea ezagutuko den. Olentzero, Mari Domingi eta Napoleon astoaren ipuina ere entzungo da.

Ondoren Mirandaola parkera irtengo zarete olentzeroren bila Burdintxoren laguntzarekin.
Bisitaren bigarren zatia, Mirandaolako burdinolan gauzatuko da. Bertan haurrek, Olentzerorekin egoteko aukera izango dute eta banan-banan pasako dira olentzerorengana.

Informazio gehiago eta erreserbak:
• Telefonoa: 666 43 99 93 (10:00 – 14:00)
• Email-a: mirandaola@lenbur.com
• Web orrialdea: www.lenbur.com

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2021-10-28T14:11:56+02:00