Igartubeiti mediatikoa

igartubeiti

Igartubeiti baserrian azkenaldian hainbat ekitaldi mediatiko egin direla aprobetxatuz, bertara hurbiltzea proposatzen dizugu, bisitatu gaituzten artisten bideoak ezagutuz.

  • Izaro Andres abeslaria eta “Ventanas cerradas” bideoklipa

Izaro Andres abeslari bizkaitarrak, Pedro Pastor kantautorearekin, Igartubeiti baserrian grabatu du aurten kaleratuko duen diskoaren lehen singlea: “Ventanas cerradas” izeneko abestia.

Bideoklipa hemen ikus dezakezu

  • Dantz Point ekimena

Joan den abenduan, Dantz Point ekintza artistikoaren eszenatokia izan zen baserria, non DJ Loreak-ek musika elektronikoa egin zuen, baserria eta bere ingurune naturala atzealdean zituela.

Hemen ikus dezakezu

  • Izarreko sukaldari bat

KIA autoen enpresa ezagunak bere azken marketin-estrategia, Kiateinspira, pertsonaia ezagunek zerk inspiratu dituen kontatzen duten bideoetan oinarritzen da. Hala, Andoni Luis Aduriz sukaldaria, Igartubeiti baserriko arkupeetan sukaldatzen grabatu zuen.

Hemen ikus dezakezu

2022-02-15T13:03:39+01:00February 15th, 2022|Berriak, Web berriak|