“Urola Garaia Serendipia” erakusketa berria

erakusketa

Ireki berri da “Urola Garaia Serendipia” erakusketa Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan, turismo bulegoaren ondoan. Eskualdeko baliabide turistikoen argazkiak bost paneletan biltzen dira, bakoitza gai bati eskainia.

Erakusketa bera baliabide berritzat har daiteke Urola Garaiko Aste Santuko eskaintzaren barruan, baina bisitarien arreta ere lortu nahi du, bisitariak erakusketa ikusi ondoren lurraldeko hainbat toki/baliabide bisitatzera bultzatzeko.

Aste Santuan, 10:00etatik 18:00etara zabalik egongo da. Hortik aurrera egunero ikusi ahal izango da, astelehenetan izan ezik: asteartetik ostiralera eta igandeetan 10:30etatik 14:30etara. Larunbatetan 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 18:30etara.

Udara arte egongo da zabalik eta sarrera doakoa da.

2022-04-07T15:54:20+02:00April 7th, 2022|Web berriak|