6 plan Urola Garaian egiteko

sei plan

¿Zer iruditzen zaizkizu proposamen hauek?

  • Urola Garaia Serendipia erakusketa (Antioko Interpretazio Zentroan, Zumarraga, turismo bulegoaren ondoan (943 72 20 42)
    • Baliabide turistikoen argazkiak 5 paneletan biltzen dira, bakoitza gai bati buruzkoa. Irekita asteartetik ostiralera eta igandeak 10:30 – 14:30;  larunbatak  11:00 -14:30 /16:30 – 18:30. Erakusketa doakoa; Interpretazio Zentroa 2€.
  • Igartubeiti baserria Ezkion (943 72 51 07)
    • “Egin ezazu zure sagar zukua” esperientzia sentsoriala, zure kabuz bizi ahal izateko sagardoa egitearen prozesua. Kirikoketako musika erritmoak praktikatuko dituzu, eta sagarra prentsatu ondoren, zukua dastatu ahal izango duzu. Datak galdetu
    • Bisita zure kabuz edo gidatuak
    • Familia planak. Galdetu datak
    • Jarduera gehiago…
  • Fabrika, Papelera gunean, Legazpiz (943 73 04 28)
    • Espazio berri honek Euskal Herriko garai oparoaren argazki bat erakutsiko dizu. Hurbileko iraganera bidaiatzeko aukera emango dizu, besteak beste, langileen etorrera, emakumeen papera edo sindikalismoaren sorrera birsortzen duten hainbat espazio eta elementutan barrena. Hori guztia elementu eta gune bitxiz beteta. Galdetu datak
  • Antioko baseliza bisita gidatua eginez edo zure kabuz, Zumarragan (616 24 54 63)
    • Ermiten katedrala, harritu egiten du bere egurrezko egiturarekin. Zure kabuz edo bisitaren bidez egin daiteke. Gainera, ez galdu hileko lehen larunbatetan (maiatzak 7/ekainak 4/uztailak 9) egingo den bisita berezia: Antioko baseliza, San Inazioren irudia eta Inaziotar Bidea, Fermin Lopeteguiren eskutik. Doakoa. Erreserbak: 943 72 20 42
  • Mirandaolako burdinola martxan, Legazpin (943 73 04 28)
    • Antzinan janzten ziren bezala jantzita, olagizonek makineria guztia martxan jartzen dute ahazten zaila den ikuskizun bat eskainiz: antzinako burdinola  martxan. Bisita amaitzean, pintxo-olagizona dastatzen da.
  • Urretxuko Irimo mendia
    • Urretxun eta Zumarragan bazaude ikusiko duzu tontor batek zaintzen ditula bi herriak. Bertara igotzeko, Santa Barbarako  gunera igo besterik ez duzu egin behar, gero handik abiatzeko. Gune horretan jatetxe edo parke bat ere aurkituko duzu.
2022-05-05T15:42:48+02:00May 5th, 2022|Berriak, Web berriak|