Kode Etikoa Urola Garaian

kode etikoa

Maiatzaren 23an, Euskadiko turismo-sektoreko 530 erakunde eta profesionalek egindako lana aitortu zen Bilbon egindako ekitaldian, Euskadiko Kode Etikoa osatzen duen prestakuntza eta konpromiso-ibilbidea osatu baitute. Hori Turismorako Munduko Kode Etikoaren ildotik doa, eta 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetan oinarrituta dago.

Gure eskualdean sei izan dira ekitaldian aintzatetsitako eta Kode Etikoaren zigilua lortu duten enpresak: Igartubeiti baserri museoa, Bergaretxe geltokia, Antioko eskualdeko turismo bulegoa, Martiamuno landetxea, Eire taberna eta Katilu taberna.

 

Zorionak!!

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2022-05-24T14:36:23+02:00May 24th, 2022|Web berriak|