Ostiralean Pintxoz Pintxo liburuxkaren aurkezpena egin zen Pagoetako gune soziokulturalean (Urretxun), Urola Garaia Turismoak bultzatuta eta Josema Azpeitiaren laguntzarekin. Gidak eskualdeko pintxoen gastronomiaren errepaso txiki bat egiten du, eta 56 establezimenduk hartu dute parte, bakoitzak bere pintxo izarrarekin.
Liburuxka eskuratu nahi dutenek, laster eskuragarri izango dute taberna/jatetxe parte-hartzaileetan, turismo bulegoetan, ostatuetan eta baliabide turistikoetan.
On egin!