Pintxoz Pintxo

pintxoz pintxo

Kalean da Pintxoz Pintxo liburuxka, Josema Azpeitia kazetari eta gastronomian adituaren laguntzarekin egina. Gidak eskualdeko pintxoen gastronomiaren errepaso txiki bat egiten du, eta 56 establezimenduk hartu dute parte. Liburuxkak, establezimendu bakoitzaren pintxoaren informazioarekin batera, bestelako informazio osagarria ere ematen du: beste pintxo eta errazioak, harremanetarako datuak, aukera beganoa…

Liburuxka eskuragarri dago gidan agertzen diren tabernetan eta jatetxeetan, turismo bulegoetan, ostatuetan eta baliabide turistikoetan.

Bestalde, Instagramen hainbat sari zozketatzen ditugu. Parte hartzea oso erraza da:

  • Igo dastatu duzun pintxoaren argazki bat Instagramera
  • #PintxozPintxoUrolaGaraia traola erabili
  • Partekatu argazkia @urolagaraia kontuarekin

On egin!

Uda 2023

Uda honetan ez galdu Urola Garaiak eskaintzen dizkizun jarduerak! Ezkion, XVI. mendeko Igartubeiti dolare-baserriak garai hartako baserritarrak nola bizi ziren ulertaraziko dizu; Legazpin, hasiera-hasieratik sumatuko duzu herriak [...]

2023-06-19T12:01:00+02:00May 24th, 2023|Berriak, Web berriak|