SANTA BARBARA ATERPETXEA
Duela bi urtetik hona, Elenak eta Juanmak, Santa Barbara aterpetxea (taberna-jatetxea ere badena) kudeatzen dute.
Urretxuko Santa Barbara auzoan dago, izen bereko ermitaren eraikin berean eta ingurune naturalean, zuhaitz eta pasaia berdez inguratuta. Zehazki, Irimo mendiaren magalean dago eta, beraz, mendi-ibilaldien abiapuntu egokia da. Gainera, mahaiekin eta parrilekin osatutako aisialdirako guneak ditu alboan.
Lagunekin edo familiarekin joateko leku aproposa!