Urola Garaia
Urola Garaia Gipuzkoako hegoaldean dago eta lurraldeko eskualderik txikiena da. Iparraldean Urola Kosta, hegoaldean Goierri eta mendebaldean Debagoiena ditu.
Aizkorri Aratz parke naturalaren magalean, Urola Garaia Euskal Autonomia Erkidegoko hirigune nagusien elkargunearen erdian kokatzen da.
Iparragirre kantari eta poeta ospetsuaren jaoioterriak, bere txikitasunean, Gipuzkoako hiru interesgune garrantzitsu biltzen ditu: Igartubeiti Baserri-Museoa, Mirandaolako Burdinola eta Antioko baseliza.